Itzulpen profesionala zure eskura

Ingelesetik eta gaztelaniatik euskararako eta ingelesetik eta euskaratik gaztelaniarako itzulpenetan aditua. Hizkuntza-kalitatea, zehaztasuna eta konpromisoa, zure mezua ahalik eta hoberen zabaltzeko.
Niri buruz

Bidarte Larrasoain itzultzaile profesionala

Kaixo! Bidarte Larrasoain naiz, euskara, gaztelania eta ingeles itzultzailea eta zuzentzailea. Ingurumen- eta ekologia-itzulpenean eta itzulpen editorialean espezializatuta nago, baina gai anitzeko testuen itzulpenean ere esperientzia dut.  Zure eskura jartzen ditut nire ezagutzak zure helburuak betetzen laguntzeko eta zure mezua ahalik eta hoberen zabaltzeko. Sektoreko enpresa bat, beste profesional autonomo bat edo partikular bat izan, lankide konprometitu eta hurbila aurkituko duzu nigan.

about-sect2.jpg
Zerbitzuak

Hainbat itzulpen-eremutan espezializatua

Proiektu bakoitza bakarra da. Zure behar espezifikoetara egokitzen naiz itzulpen koherenteak, naturalak eta kalitate profesionalekoak eskaintzeko.
JournalRichtext.png
Testu bat gaztelaniatik edo ingelesetik euskaratu nahi duzu?
Award.png
Jasangarritasunaren arloko enpresa bat duzu eta merkatua zabaldu nahi duzu?
FileMedical.png
Argitaletxe bat duzu eta zure katalogoa euskaratu nahi duzu? Kolaboratzaile sarea zabaltzeko pertsona baten bila zabiltza?
Book.png
Sare sozialetan argitaratu nahi duzun bideo bati azpitituluak gehitu nahi dizkiozu? Audio bat transkribatu nahi duzu?
Zergatik hautatu BL itzulpenak

Zergatik hautatu BL itzulpenak

Zehaztasun, erantzukizun eta hizkuntza-sentsibilitate handiz lan egiten dut.
Zure mezua esku onetan egongo da.
PersonCheck.png

Arreta pertsonalizatua

Komunikazio zuzena eta arina prozesu osoan zehar.

ShieldCheck.png

Kalitatea bermatua

Lanaren berrikuspena eta zuzenketa, entrega bikaina bermatzeko

Headphones.png

Doako kontsulta

Kontatu zure proiektua eta konpromisorik gabe aholkatuko zaitut.

Truck.png

Epe egokituak

Zure epeetara egokitzen naiz kalitatea arriskuan jarri gabe.

certified-cont.jpg

Itzultzaile profesionala eta konfiantzazkoa behar duzu?

Zure mezua xede-hizkuntzara argi eta fideltasun osoarekin hel dadin laguntzen dizut. Eskatu orain aurrekontua konpromisorik gabe.